Euskal komikigintzak erakusleiho zabala izango du aste honetan Hernanin. Bueltan da Hernanikomik azoka, gaur eta bihar. Hernaniko Atsegindegi plazan egingo dira bi egunetan zehar komiki munduarekin lotutako kultur ekimenak. Bestalde, aurten Jose Angel Lopetegi 'Lopek'k jasoko du Joseph Camino saria, euskal komikigintzan egindako ibilbideagatik.
IV. Hernanikomik azoka, Hernaniko Udalaren eta hainbat komikizaleren arteko elkarlanaren emaitza da. Aurtengo Hernanikomik azokaren kartela Asisko Urmenetak sortu du.
Kultur ekimen ugari
Nagusiki, argitaletxe ezberdinen postuak nabarmenduko dira Atsegindegin, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Baina bestelako kultur ekimenak egiteko aukera ere eskaintzen du plazak: komiki-aurkezpenak, tailerrak, zuzeneko marrazketa, sari-banaketak edota musika.
Estreinakoz egingo du bertso-marrazki afaria Hernanikomikek. Kantuan ariko dira Eli Pagola eta Miren Artetxe; marrazten, Adur Larrea eta Dom Campistron; eta afaria Santa Barbaran izango da. Zita berezi hau gaur egingo da.
|
HERNANIKOMIK AZOKA ATSEGINDEGIN GAUR, ostirala 11:00-14:00 eta 17:00-20:00, Azoka Atsegindegin. 12:00, Markoren mundua. 17:00, Doberaren VI. Kromiki lehiaketaren sari banaketa. Komiki aurkezpenak, Garbine Ubedak eta Iñaki Otamendik gidatuta: 17:30, Antzuolako alardea. Xabier Sagasta. 18:00, Geuretik sortuak. Uxue Bereziartua, Usue Egia, Patrizia Etxegarai, Asier Iturralde 'Gaston' eta Eneritz Ibarra. 19:00, Linbo planeta. Dejabu konpainia eta Paula Estevez. 19:30, Flanchin anaien 20:00, Philip Charloten gitarra kontzertua. 21:00, Bertso-marrazketa afaria. BIHAR AZAROAK 22, larunbata 11:00-14:00 eta 17:00-20:00, Azoka Atsegindegin. 12:00, Joseph Camino sariaren banaketa: Jose Angel Lopetegi 'Lope'. 12:30, Dzirt-dzart. Zuzeneko marrazketa: Iñaki Holgado eta Amaia Carrere. Komiki aurkezpenak, Garbiñe Ubedak eta Iratxe Retolazak gidatuta: 17:00, Kontua eta zikina. Eneko eta Ibai Iztueta, eta 17:30, Katerine. Maitena Illarramendi eta Iñigo Sarasola. 18:00, Azken afaria. Beñat eta Unai Gaztelumendi. 18:30, Medium. Martin eta Xabier Etxeberria. 19:00, Maurizia: biziminaren hotsa. Garbiñe Ubeda eta Ekaitz Agirre 'Garluk'. 19:30, Maurizia gogoan trikitixa saioa. Eider, Lierni eta Elaia. |