Beste erakusketa bat prest dauka Maria Mamerta Agirre eta KarmeLaHoz (Carmen Ibañez Lahoz) artista hernaniarrek. Elkarrekin jarriko dute oraingoan, Biteri kultur etxean, 'Tras los muros, la lucha' izeneko argazki erakusketa.
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin lotura dauka erakusketak, eta hori horrela, datorren asteartean egingo dute inaugurazioa, azaroaren 25ean, iluntzeko 19:00etan. Bertan izango dira bi egileak, bisitariei azalpenak emateko. Azaroaren 25etik abenduaren 13ra bitartean egongo da erakusketa ikusgai, hiru astez.
