Goatze al haiz...?

Montebideoko igoera, lehen eta orain

Kronika - Erredakzioa 2025eko azaroaren 22a

GOATZE AL HAIZ...?

Montebideoko igoeraz, porlanezko lurra zinan garaian? Baditun urte dezente berritu zitenala, eta lurra 'leunxeagoa' jarri... Baina aldapak beti bezain gogorra jarraitzen din izaten! Galdeien bestela han gora korrika edo bizikletan igotzen ditunan horiei. Ondoko gimnasiokoak halaxe ibiltzen ditun, eta sufritzea gustuko diten ziklista batzuk ere bai. Nik ez zekinat zertarako, baina tira... Sikiera Bestizan baserrikoek fatxada berritu zitenan, 'ausart' horiei animoak emateko edo!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!