Urteroko legez, ate irekien jardunaldia antolatu zuen Felix Ugarte elkarteak, pasa den igandean, Antziola inguruan dagoen Iturmendiko kobazuloa bertatik bertara ezagutzeko. Jakinmin haundia piztu zuen bisitak hernaniarren artean, eta itzela izan zen erantzuna: 115 lagunetik gora elkartu ziren bisita gidatuan, hiru taldetan banatuta. Azalpenak jaso zituzten kobazuloaren kanpoaldean, eta zehatzago ezagutu zuten barnean.