Joana Ortega Barrenetxea musikari hernaniarrak Goizeko izarrak bere diska berria aurkeztuko du gaur, piano eta ahotsez, entzuleen aurrean: Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Emanaldi honetan, herri musika doinuez gain, bere sorkuntzak ere izango dira. Honela, bien arteko jolasa agerikoa izango da. Tradizioa eta berrikuntza elkarrekin dantzan jartzen dira. Goizeko izarrak izeneko emanaldi honetan herri musika eta garaikidea jolasean entzungo dira sustraietatik zeruko izarren arteko bidean. Jagoba Astiazaran (txistua eta silbotea) eta Ixiar Jauregi (panderoa) izango ditu emanaldian bidelagun.