Azaroaren 27rako, Franck Dolosor kazetari eta idazlearen Gernika batailoia liburuaren aurkezpena antolatu du Aratz Ikastolak Biteriko udal liburutegian, arratsaldeko 18:00etan hasita. Aurten 80 urte bete dira Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik. Urteurrenaren harira antolatu du Aratz ikastolak Gernika Batailoia. Askatasunaren ametsa liburuaren aurkezpena.
Egileak jaso dituen Gernika Batailoiko hainbat kideren testigantzen bidez, gerraren amaieran kokatzen gaitu liburu honek. Lan honetan, euskaldunon begiradatik guda hura zer izan zen azaltzen du Franck Dolosorrek, eta baita zer ondorio ekarri zizkigun ere.
Liburuaren aurkezpen ekitaldian, egilearekin solasaldia egiteko aukera ere izango da.