San Pedrotik Donostiara, Mendiriz Mendi

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 19a

Mendiriz Mendi elkarteak Pasaiatik Donostiara itsaso bazterretik doan ibilaldia antolatu du iganderako. Deigarriak dira bidean dauden akueduktuak: edateko ura Donostiara garraiatzeko ubide-sare-zaharrak, nahiko ezezagunak. Gaztetxoentzako irteera izango da, eta San Pedrotik gora, berehala hartzen da altuera, Uliara bidean. Donostiatik itzulia parte-hartzaileen kontura izango da. Goizeko 08:30etan jarri dute hitzordua Atsegindegin. Irteera egun erdikoa da, zailtasun berezirik gabea, eta mendiko material arrunta behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!