Txistez eta algaraz beteko da Biteri kultur etxeko areto nagusia bihar. Burrunba Hernaniko Gazte Euskaltzale taldeak 'Burrunbakarrizketak' saioa prestatu du, eta bost umoregile oholtzaratuko dira: Esti Curiel, Ander Malbadi, Mikel Irazusta, Asier Kortabarria 'Moto' eta Maialen Sorzabalbere.
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude, 5 euroren truke, ondorengo estekan: https://labur.eus/nxdoc3xk.
Burrunbatik iragarri dute, gainera, azarokoa ez dela urteko azken jarduera izango.
Laster emango dute hurrengo jardueren berri euren sare sozialen bitartez: «Egon zaitezte adi, burrunba sortzen segiko dugu eta!».