Bazkide Egunean 50en bat mendizale elkartu ziren Berrobin

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 17a

Berrobira egin zuten ibilaldia Mendiriz Mendiko bazkideek beraien egunean.

Aste bereziaren erremate gisa, Bazkide Eguna ospatu zuen Mendiriz Mendik igandean. Berrobira joan ziren, eta 13 kilometroko ibilbidea egin zuten, 650metroko desnibela osatuz: Berrobitik Larte mendira igo, eta Leaburura jaitsi. Ondoren, bazkaria ere izan zuten eguna ezin hobeto amaitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!