Hernanik lehendabiziko porrota jasan du Navarvoley A taldearen aurka

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 17a

Partidu ikusgarria jokatu zen igandean Hernanin.

Euskal Ligan 2-3 (25-16, 23-25, 17-25, 25-18 eta 9-15) irabazi dute nafarrek partidu ikusgarri batean.

 

Hernanik denboraldiko aurreneko porrota jasan zuen igandean, Euskal Ligan, Navarvoley A taldearen aurka. Partidu ikusgarria eta emozioz betea izan zen, multzoko bi talde onenen artean. 2-3 galdu zuen Hernanik: 25-16, 23-25, 17-25, 25-18 eta 9-15eko partzialekin. Partiduak maila oso altua izan zuen eta edozeinek irabazi zezakeen, nahiz eta azken partzialean nafarrek hobeto jokatu zuten. Hernanik lau partiduetatik hiru irabazi ditu eta bigarren dago sailkapenean igandeko aurkariaren atzetik. Nafarrek bostetik bost garaipen eskuratu dituzte.

 

Bost garaipen lortu dira asteburuan

Bestetik, asteburuan Gipuzkoako Kopako partiduak jokatu dituzte hernaniarrek maila ezberdinetan. Bost taldek eskuratu dute garaipena. Infantil mutilek Tolobolei gainditu zuten. Azkeneko unera arte borrokatu behar izan zuten eta azkeneko setean puntu gogorrak irabazi behar izan zituzten. Garaipen honekin 3garren postuan jarri dira sailkapen nagusian eta postu berean dira, infantil neska 2 eta 3 taldekoak.  

Infantil 3 taldeak Arizmendiren kontra garaipena eskuratu zuen arren, infantil 2 taldeari garaipenak azken unean egin zion ihes Zarautzeko Aidean-en aurka. Kadeteetan, mutilek soilik lortu zuten garaipena Usurbilen, nahiz eta neskek ere estu hartu zuten Aldapeta. Kadete mutilek garaipen honekin beraien taldeko lehenengoak jartzea lortu dute, lan bikaina egiten ari diren seinale. 

Jubenil mutilek ere garaipena eskuratu zuten eta horretarako lan haundia egin behar izan zuten Aidean taldearen aurka. Junior neska 1-ek Izukaitz Asuncion aurkari zuzenari 3 eta 1eko aldearekin irabazita lehenengo postua eskuratzea lortu dute beraien taldean. Junior neska 2-k erraz galdu zuen Aidean taldearen aurka. Senior neskek azkenean ezin izan zuten garaipena etxeratu Harresi taldearen aurka, baina beraien maila ona erakutsi zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!