Mobilizazio nazionala antolatu du EH Bilduk azaroaren 22rako, Bilbon, Euskal Herria askatasun haizea lelopean. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da mobilizazioa, La Casillatik. Hernaniko EH Bilduk dei egin die herritarrei joateko. Eta horretarako, autobusa ere antolatu du Hernanitik bertatik. 15:30etan abiatuko da autobusa Biteritik, eta joan nahi duenak Garin tabernan eman behar du izena. Prezioa 10 eurokoa izango da; 5 eurokoa gazteen eta langabetuen kasuan.