Erresistentzia istorioei tiraka, azken proiekziora iritsi dira Hariak zinemaldiko kideak. Gaur, igandea, 'La raíz del olivo' dokumentala ikusi ahal izango da, zeinak Palestinako erresistentzia Kubatik kontatutako bost bizitza-istorioen bidez azaltzen duen.
Goizeko 11:00etan hasiko da proiekzioa, Kulturarteko Plaza Feministan. Ohi moduan, amaieran solaserako tartea irekiko da, eta horretarako, Gazatik ihesi, Hernanin errefuxiatuta dauden 'Sol Band' musika taldeko gazteen bizipenak entzuteko aukera izango da. Haien doinuek moztuko dute haria.