Hortzenea Hortz Klinikak pasa den ekainean zabaldu ditu bere ateak, Idoia Echeberria doktorearen eskutik. Hernanin, Andre kalea 50-ean kokatzen da klinika berri hau.
Proiektu berri honetarako ilusio handiz lokalaren erreforma sakona egin dute eta bertara gerturatu direnek begi onez jaso dute klinikak hartu duen itxura berria.
15 urteko esperientzia du Echeberriak. Zestoako klinikan hasi zen lanean, bere ahizparekin. Bertako klinikak martxan jarraitzen du oraindik, baina Idoiak Hortzenea sortzeko aukera ikusi zuenean, ez zuen zalantzarik egin: «Ilusio handiarekin hasi dudan proiektua da».
Hau honela, Hernanira dakartza bere jakintza eta punta puntako teknologia. Izan ere, aho osasuna bermatzeko teknologia aurrerakoiak eskeintzen dira Hortzenean, teknika zein material berri eta hoberenekin.
Hortaz gain, kalitatezko eta gertuko tratua zaintzea da klinikaren ardatz nagusia.
«Dentista eredu klasikoa da gurea, betidanik ezagutzen duguna, tratu hurbila eta konfidantzari garrantzi handia ematen diogu»
Paziente guztiak Echeberriak berak artatzen ditu, bere laguntzailea den Zuriñerekin: «Hona etortzen dena nire eskuetatik pasako da. Jarraipen egokia egitea garrantzitsua da tratamentuaren emaitza hoberenak lortzeko».
Adin guztiei zuzenduriko tratamendua
Hortzenea klinikan, heldu zein haurrak atenditzen dira. Idoia Echeberria doktorea helduen tratamentuan eta inplantologian aditua da. Idoiaren ahizpa, Miren Zuriñe, Idoiarekin batera elkarlanean aritzen da eta haurretan, ortodontzian eta endodontzian da aditua. Beraz, klinikan adin guztiko pazienteak atenditzen dira.
Profesionaltasuna gertuko tratuarekin
Hortzenea klinikara doan herritarrak, hauxe da jasoko duena: gertutasun handiz zainduriko tratua eta profesionaltasuna. «Oso pozik gaude daramagun hilabete gutxitan izandako harrerarekin. Aho osasunarekin loturiko kezkaren bat baduzu, minarekin denbora badaramazu edo besterik gabe, bigarren iritzi baten bila bazabiltza, hurbildu zaitez konpromezurik gabe gure klinikara».