Lapurreta saiakerak izan dira Elizatxon eta Txirritan

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 14a

Azken egunetan zenbait lapurreta saiakera izan dira Elizatxo auzoan eta Txirrita kalean. Bizilagunek Kronikari helarazi diotenez, tuberiak baliatuta etxera sartu nahian harrapatu zuten gizon bat Antsorena Anaien kalean. Udaltzainei eta Ertzainei deitu zieten, eta ihes egiten saiatu zen arren, segituan atxilotu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!