Binakakoa gaur, Galarretan

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 14a

Maila nagusiko eta bigarren mailako partiduak jokatuko dituzte gaurko jaialdian, 16:30etan hasita.

Gaur arratsaldean Binakako Txapelketako bi partiduko jokatuko dituzte Galarretan. 16:30etan hasiko da jaialdia, eta hirugarren partidu bat ere izango du kartelak. 

Maila nagusian Jabalerak eta Juaneneak Ezkurra II.aren eta Larrañagaren aurka jokatuko dute. Jabalerak eta Juaneneak punturik gabe jarraitzen dute, eta beharrezkoa da haientzat gaur garaipena lortzea. Ezkurrak eta Larrañagak, berriz, bigarren postura egingo lukete jauzi gaur 4 puntuak eskuratuta. 

Bigarren mailako partiduan hiru hernaniar arituko dira. Aiestaran anaiek Deskargaren eta Martirenaren aurka jokatuko dute. Bi bikoteek dauzkate 4 puntu, eta gaur irabazten duena lehenengo postuan egonkortuko da. 

Azkenik hirugarren partiduan Aldabe-Zubiri eta Goikoetxea V-Azpiroz bikoteak arituko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!