Pailazo bat eta maleta asko, 'Pausa' emanaldian

Olatz Egaña Otegi 2025eko azaroaren 14a

Argazkia: Olga Ruiz. 'Cianimu.com'

Gaur eguerdiko 12:00etan izango da antzerkia, Biterin, niMú konpainiaren eskutik. 

Etxeko txikien gozamenerako, gaur eguerdiko 12:00etan, niMú konpainiak 'Pausa' izeneko emanaldia eskainiko du Biterin. Sarrerak 3,5 euro balio du, eta eskuragarri egongo dira Biteriko leihatilan. 

Hitzik gabeko emanaldi honetan agertuko da pailazo bakarra eta maleta asko: «Ustekabeko bidaia batek, itxarotea aspergarria izateari utziko dion leku batera eramango gaitu, jolas eta irudimenezko une bihurtzeko, mugarik gabe. niMúk egoera absurdoak sortzen ditu, inprobisatuak, giro poetikoan bilduta, biolontxelo jotzaile baten laguntzari esker».

Emanaldi honek, Artekaleren (Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea) Sorburu saria lortu zuen 2023an, garapenean dauden kale-arteen proiektua, hain zuzen.  

 

Gorputzaren mugimenduekin hitz egien

niMú konpainiak azaldu du gorputzaren mugimenduaren eta zirku-trebetasunaren bidez giro poetikoak sortzen dituela; hala nola, soka lasaiaren orekarekin. 2016garren urtean sortu zuen konpainia Xandra Gutierrezek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!