Hernaniko Udalak 50 KW-ko eguzki instalazio fotoboltaikoa jarri du hilerrian. Guztira, 62.799 euroko inbertsioa egin du, eta jakinarazi du bertan sortutako energia autokontsumo partekatuen sare publiko komunitarioaren parte izango dela: «Inbertsio honekin energia berriztagarri gehiago sortuko da gure udalerrian».
Instalazioaren mantenu lanak egiteaz Enerkomeko kideak arduratuko dira.
Udaletxeko instalazioa, amaitzear
Duela aste batzuk hasi zituzten Hernaniko udaletxeko teilatuan plaka fotoboltaikoak jartzeko lanak. Aurreikuspena da laster instalazioa martxan egotea, eta hori ere sare publiko komunitarioaren parte izango da.