Salgai daude Bertso Afari Marrazturako sarrerak

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 13a

Hernanikomik azokaren barruan, Bertso Afari Marraztua egingo dute azaroaren 21ean. Santa Barbara elkartean izango da afaria, eta lau artista elkartuko dira bertab: Eli Pagola eta Miren Artetxe bertsolariak, eta Dom eta Adur marrazkilariak. Afari txartelak salgai daude, 23 euroren truke, Biteri kultur etxean. Bertaratzerik ez dutenentzat, 688 63 54 62 zenbakira edo liburutegi@hernani.eus helbidera idatzita sarrera erreserbatzeko aukera dago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!