«Matxismoaren aurkako kontzientzia zabaltzeko» egitaraua prestatu du Itaiak

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 12a

Azaroaren 25aren harira antolatu ditu jarduerak.

Lau jarduera prestatu ditu azaroaren 25aren harira. Kontrakantxa gaztetxean egingo dituzte guztiak.

«Matxismoaren aurkako kontzientzia eta antolakuntza zabaltzeko» egitaraua prestatu du Buruntzaldeko Itaiak. Azaroaren 25aren harira antolatu dituzte jarduerak, eta Kontrakantza gaztetxean egingo dituzte azaroan zehar: «Matxismoa normalizatzen ari den garaiotan, ikusten dugu indarkeria matxistarekin amaitzeko ezinbestekoa dela gizarte osoaren inplikazioa, eta horregatik, herriko jendea egitarauan parte hartzera animatzen dugu».

 

A25, HERNANI

BIHAR

16:30 Mural margoketa.
Kontrakantxa gaztetxean.

AZAROAK 21

17:00 Lan eguna.
Kontrakantxa gaztetxean.

AZAROAK 22

11:00 Hitzaldia. Kontrakantza gaztetxean.

AZAROAK 23

17:30 'How to have sex' pelikularen proiekzioa. Kontrakantza gaztetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!