Xose Estevezek hitzaldia eskainiko du gaur

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 12a

Euskal Herrian finkatutako galiziarra da Estevez.

Hernani Errotzenek antolatutako hitzaldian nazionalismoa izango du hizpide. 19:00etan hasiko da, Biterin. 

Hernani Errotzen elkarteak antolatuta, Xose Estevez historialari eta irakasle galiziarrak hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, Biteri kultur etxean. Nazionalismoa izango du hizpide Estevezek, eta hitzaldia amaitzen duenean solasaldi txiki bat egingo dute aipatutako gaiak aletzeko. Saioa doakoa izango da, eta gela bete arte sartzeko aukera izango dute herritarrek. 

Hernani Errotzenetik ondorengo sinopsia prestatu dute: «Historiaren 'aurretiko substratua' deitzen dionetik abiatuta, ibilbide zorrotza egiten du bere hitzaldi eta liburuetan, non modu naturalean kateatzen diren Larramendi eta Xaho bezalako aitzindariak. Karlismoaren zaurietatik sortutako 'foruzaletasuna' eta eklosio aranistarantz igarotzen da. 1893ko Gamazada eta Sanrocada bezalako mugarriek eta 1895ean Eusko Alderdi Jeltzalearen sorrerarekin izan zuen harremana aztertzen ditu bere lanetan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!