Ikasturteko bigarren solasaldia egingo du ostiralean Aletuk

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 11

21:00etan elkartuko dira Kontrakantxan, eta Mikel Antzaren 'Atzerri' liburua izango dute hizpide.

Ostiral honetan Kontrakantxan jarri dute hitzordua Aletu irakurle taldeko kideek. 21:00etan elkartu, bertan afaldu eta Mikel Antzaren 'Atzerri' liburuari buruz hitz egingo dute.

Ikasturtea Pleibak liburuarekin hasi zuen taldeak, eta ostiralekoaz gain, beste bi solasaldi ere iragarri dituzte dagoeneko: abenduaren 19an Sylvia Plathen 'Beirazko kanpaia' liburua izango dute eskuartean; eta urtarrilaren 16an Andrea Genovarten 'Consumir preferentemente' lana aztertuko dute. 

Saio guztiak irekiak dira eta edonork hartu dezake parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!