Altxa burua

Iulen Lizaso Aldalur 2025eko azaroaren 10a

Altxa Buruaren Batzar Orokorra ospatu zen urrian. Teklatutik arkatzera, pantailatik liburura eta koadernora, aldeko mugimendua.

Madrilgo Autonomia Erkidegoko gobernuak 2025-2026 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako 2.000 ikastetxetarako erabakia: "Koaderno eta liburuen esentziara itzultzea; diktatuetara, ortografiaren zaintzara, kaligrafiara, ikasleek hain beharrezkoak diren trebetasun digital horiek izatearekin bateragarria dena".

Irailean ezagutu dugu: "Geometria imajinatzen" metodo berezia. Egileak dioenez: "Metodo kreatibo-kognitibo berritzaile bat da, oraindik "geometria" hitza entzun ez dutenentzat. Pedagogia sozialetik, gurasoak eta irakasleak inplikatu nahi ditu, beren ikus-entzunezko eskaria desbideratzeko, irudirik gabeko ahozko lanaren eta inprimatutako literaturaren aldeko gonbidapen honen bidez, non paperak burua islatzen duen, non pentsamenduaren, eskuaren eta bihotzaren arteko lotura handia ematen den. Helburu hori lortzeko, metodoak lehentasuna ematen dio irudien deskribapena (ipuin gisa eta erakutzi gabe) arretaz entzuteari edo irakurtzeari. Buruan imajinatu eta "marraztu" ondoren, paperera pasatu esku hutsez, trazu baldarrez, haurra irudi batzuen asmatzaile sentitzen da, eta irudi horiek berretsi egiten dituzte berak asmatutakoakin parekatuz......... zer motibazio handiagoa!".

Hona hemen Luis Mateo Díezen Cervantes Sariaren adierazpenak: "Gure irudimena neutralizatzeko ahalegina dago. Botereak ez du irudimenik nahi, ez du behar. Irudimenak hain ahalmen handia du garen horretan, non horrekin gaur egun existitzen diren eta hain arrazoizkoak ez diren ahalmen horiek ezingo liratekeen izan. Horregatik, botereak irudimena neutralizatzen du".

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!