Burrunbak umore bakarrizketak antolatu ditu azaroaren 21erako

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 11

Maialen Sorzabalbere izango da umoregileetako bat.

Bost umoregile arituko dira Biteriko 'Burrunbakarrizketak' saioan. Sarrerak salgai daude jada. 

 

Azaroaren 21ean txistez eta algaraz beteko da Biteri kultur etxeko areto nagusia. Burrunba Hernaniko Gazte Euskaltzale taldeak 'Burrunbakarrizketak' saioa prestatu du, eta bost umoregile oholtzaratuko dira: Esti Curiel, Ander Malbadi, Mikel Irazusta, Asier Kortabarria 'Moto' eta Maialen Sorzabalbere. 

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude, 5 euroren truke, ondorengo estekan: https://labur.eus/nxdoc3xk. 

Burrunbatik iragarri dute, gainera, azarokoa ez dela urteko azken jarduera izango. Laster emango dute hurrengo jardueren berri euren sare sozialen bitartez: «Egon zaitezte adi, burrunba sortzen segiko dugu eta!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!