Duela 9 urte Kronikan

Janari bilketarako kanpaina laster martxan

Kronika - Erredakzioa 2025eko azaroaren 13a

Hemen duzue irakurgai, 2145ko azaroaren 13an argitaratutako albistea.

 

Asteartean egin zen au­rre­neko bilera, Sahararen al­deko 11. euskal karabana: piztu itxa­ropena antolatzeko. Iaz, 5 tona janari bildu ziren, duela bi urte baino gutxixeago, «baina es­pero baino gehiago, bizi dugun ego­era kontuan hartuta».
Aurtengo kanpaina aza­ro­aren 25etik urtarrilaren 10era bitartean egongo da martxan. Oraindik antolatzeko lanetan ari dira udaletxeko kooperazio saila eta hainbat herritar. Hu­rrengo bilera azaroaren 27an egingo dute, 19:30etan Biterin, eta herritarrak animatu nahi di­tuzte parte hartzera. Izena emateko edo informazio gehia­go eskatzeko jarri harre­ma­netan: a-yarza@hernani.net edo 943 33 70 17.

Bilketa, Biterin, eskoletan eta supermerkatuetan
Sahararrei laguntzeko pro­duk­tuak hiru tokitan bilduko dira Hernanin. Ikastetxeetan, abenduaren 9tik 19ra bitar­tean; Biterin, abenduaren 9tik urtarrilaren 9ra; eta super­merkatuetan, abenduaren 19an eta 20an.

Jakiak eta konpresak
Euskal Herrian bi motatako produktuak bildu nahi dira. Batetik, jatekoak: arroza; len­teja, garbantzu eta antzekoak; pasta; hegaluze eta sardina latak, oliotan; eta azukrea. Azken batean, erraz eta ondo kontserbatzen diren jatekoak, bidaltzeko errazak direnak. Bestetik, garbitasunerako pro­duk­tuak bilduko dira, baina, bereziki, konpresak. Izan ere, Tindoufeko erref­u­xiatu kan­pa­menduetan (Alge­ria) zaila izaten da horre­lakoak lortzea. Diruz ere lagundu daiteke: 3035 0080 94 08000 54177 (Laboral Kutxa).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!