Kalez Kale Kantari ekimenak gaur izango du bigarren saioa. Asmoa da eguerdi pasa egitea Kaxkoan zehar kantu herrikoiak kantatuz. Ekimen irekia da eta kantatzeko gogoa duen edonork har dezake parte. Abestien letrekin orriak banatuko dituzte antola tzaileek eta saioa gidatzen ere ariko dira. Aurreko saioan 50 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. Zita eguerdiko 12:00etan egin dute Plaza Berrian eta 14:00ak aldera arte ariko dira kantari. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera