Saio bana gaur eta etzi, pedagogia feministari buruz

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko azaroaren 9a

Urrian egin zuten pedagogia feministei buruzko aurreneko saioa, Kulturarteko Plaza Feministan; eta diagnostikoa osatzeko beste bi saio partehartzaile egingo dituzte egun hauetan: gaur eta etzi, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara KPFn. Hiruki Larroxak gidatuko ditu bi saioak, galdera batetik abiatuta: 'Zertarako behar ditugu pedagogia feministak?'. Gaurko saioan ereduak, boterea eta pedagogia kritikoa izango dituzte hizpide; eta asteazkenean zaintza, afektuak eta komunitatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!