Hirugarren jardunaldia gaur, xake txapelketak

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko azaroaren 8a

Oxan, Romero, Magi eta Xerpa dira sailkapeneko buru, jokatutako bi partidak irabazita.

Gaur arratsaldean jokatuko da, 16:30etan hasita Kixkal tabernan, Hernaniko Xake Txapelketaren hirugarren jardunaldia. Hamar partida izango dira denera, honakoak: Oxan-Xerpa, Romero-Magi, Goikoetxea-Berrotaran, J.R. Altuna-Juankar, Luis Azorin-Ibon Ramos, Asier Eizagirre-Aitor Ortiz, Otxoto-Ainhoa, Maitane-Yanyo, Josu-Imanol Esnal, eta Alberto Blanco-Julen Lizaso.

Aurreneko bi jardunaldiak jokatuta, lau partehartzaile daude sailkapeneko buru, 2 punturekin, bi partidak irabazita: Oxan, Romero, Magi eta Xerpa. Joko sistema suitzarraren arabera, haien arteko partidak izango dituzte gaurkoan, elkarren kontra, lidertzaren lehian. 1,5 punturekin daude Berrotaran eta Joseba Goikoetxea, bigarren jardunaldian atsedena eskatu ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!