Bigarren eskuko azoka berezia, bizikletekin

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 7a

Gaur izango du hileroko hitzordua bigarren eskuko azokak. Urbieta kalean izango da printzipioz, eta Atsegindegira mugituko dute euria eginez gero, ohi bezala. Azoka bera, ordea, ezohikoa izango da: bigarren eskuko bizikleten azoka berezia izango da oraingoa. Hori horrela, herritarrek aukera izango dute bigarren eskuko bizikletak zein materiala erosteko, baina baita etxean daukatena saltzeko ere. Zerbait saldu nahi duenak, goizeko 09:00etatik 10:30etara izan­go du objektuak azokara eramateko aukera, gaur bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!