Udazkenean bete-betean sartuta, Santa Zezilia, musikarien patroiaren egunari (azaroak 22) aurrea hartu, eta gaurko kontzertua antolatu du Hernaniko Herri Musika Elkarteak. Arratsaldeko 19:00etan hasita, udaletxeko aretoan ariko dira herriko txistulariak. Baina, oraingoan, gonbidatu berezi bat izango dute lagun: Bilboko Udal Txistulari Banda eta Garazi Navas akordeio-jolea.