Gaur hasiko da arratsaldeko 18:00etan, 'Hariak, erresistentzia istorioen zinemaldia' Kulturarteko Plaza Feministan irekiera ekitaldiarekin. Dokumental guztien trailerrak ikusi ahal izango dira. Ondoren, Zona wao dokumentala (Ekuador) eskainiko da, Ekuadoreko Amazoniako sakrifizio-eremuei buruzkoak, non petroleo enpresek bertako komunitateen bizitza mehatxatzen duten.
Solasaldian Nagore Eceiza Mujika, filmaren zuzendariak eta Haizea Bernas Loinaz Medicusmundi Gipuzkoako Gizarte Eraldaketarako Komunikazio eta Hezkuntza arduradunakparte hartuko dute.
Azaroaren 16ra arte iraungo du zinemaldiak, eta zortzi egunez dokumental-emanaldiak eta solasaldiak izango dira. Aurtengoan, «trantsizio ekologikoaren, gerraren eta migrazioen arteko hariak» ikusaraztea izango da helburu nagusia, nahiz eta bestelako hainbat gai ere landuko diren (aniztasun funtzionala edo emakumeen aurkako indarkeria, esaterako). «Munduko egoerak ezagutarazi eta gugan duten eraginaz hausnartzeko aukera da Hariak, baita guk ere egoera horietan dugun eraginaz kontzientzia hartzekoa», adierazi zuen Itsaso Lekuona Lankidetza zinegotziak aurtengo zinemaldiaren edizioaren aurkezpenean. Saio guztiak doan izango dira Yemen: Gosea, gerraren beste zauria argazki-erakusketa ere ikusgai dago.