Behemendiren Azoka Ibiltaria, larunbatean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko azaroaren 4a

Beste behin, denetik erosteko aukera izango da larunbat honetan Plaza Berrin.

Plazan Berrin jarriko dute, eta goizean zehar izango da bertako produktu sorta zabala eskuratzeko aukera.

Larunbat honetan egingo du hileroko bisita Hernanira, Behemendi Elkarteak antolatutako Azoka Ibiltariak. Horrela, goiz osoan zehar, inguruko ekoizleen produktu ugari izango dira eskuragarri postuetan: barazkiak eta kontserbak; behi, ahuntz eta ardi gazta; babarrunak; txerri eta txekor okela eta txerrikiak; behi esnea eta jogurtak; lore eta landareak; baserriko ogia eta mota guztietako gozoak, pastelak eta tartak...

Hernanin eta Donostiako hiru auzotan jartzen dute azoka hileko larunbat banatan, Donostialdeko eta Gipuzkoako ekoizleek bertatik bertara saldu ditzaten produktuak. Abenduko zita ere zehaztu dute Hernanin: hilaren 13an izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!