Odola emateko zita izango da gaur

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 3a

Hilabeteko lehenengo asteartea izanik, odola emateko aukera izango da gaur arratsaldean Hernaniko Anbulategian. Estrakzioak arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara egingo dituzte. Odola eman ahal izateko beharrezkoa da hitzordua aurretik eskatzea, erizainen lana errazagoa izateko. Horretarako, bi modutara egin daiteke eskaera: 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta edota gotanta.eus webgunearen bidez online hitzordua eskatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!