Farajallahrekin solasaldia gaur, udaletxean

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 3a

Gernika Palestina Herri Ekimenak antolatuta, «kontatzen ez digutenari» buruzko solasaldia izango da gaur, udaletxean, 19:30etan. Bertan izango da Mohammad Farajallah ekintzailea, Palestina Euskal Herria elkartasun batzordeko ordezkaria. Palestinarra da Farajallah bera, baina Zornotzan bizi da gaur egun. 2014an iritsi zen bertara. Ordutik, bere herrialdearen aldeko ekintzaile gisa dihardu lanean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!