Datorren urtean, 2026an, Hernaniko udalerrian kaleko janari-postuak jarri nahi dituztenek, azaroaren 15era arte izango dute eskaerak egiteko epea.
Jasotako eskaerekin zerrenda osatuko da, eta udalerrian kaleko janari-salmenta postuen beharra edo eskaera dagoenean (San Joanetan, Inateurietan, Euskal Jaietan edo beste momenturen batean), zerrenda horretan daudenei emango zaie jartzeko aukera, hurrenkera errespetatuz.
Zerrendaren hurrenkera osatzeko hainbat irizpide hartuko dira aintzat. Hala nola: zerbitzua euskeraz ematea; gizarte-ekonomiako erakundea izatea; ekoizle propioa izatea; Hernaniko jarduera ekonomikoa izatea; emakumeen presentzia lantaldean; Hernaniko ekoizleen produktuak edo produktu ekologikoak nagusitzea; edota erabili eta botatzeko enbalajerik ez erabiltzea.
Eskaerak aurkeztu beharko dira Herrirraren Harrera Zerbitzuan (HHZ) aurrez aurre, edo www.hernani.eus atarian erregistro telematiko bidez. Informazio gehiago, Gudarien Plaza 5 helbidean, Merkataritza sailean, 943 33 70 28 zenbakian edota merkataritza@hernani.eus helbide elektronikoan.