Hernanik garaipen sendoa lortu du Las Rozasen aurka, bigarren postura igotzeko

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 3a

Partidua hasi eta berehala kanporatu zuten Las Rozaseko jokalari bat.

33-17ko emaitzarekin laugarren sailkatua hartu zuen mendean Landaren. 21 puntu dauzka orain, Gernika gainditu du sailkapen nagusian, eta Sant Cugat bakarrik du aurretik.

Aurreko asteko porrotari azkar eman dio buelta Hernanik, atzo, Landaren, Ingenieros Industriales Las Rozas 33-17 garaituta. Talde madrildarra aurkari zuzena da, eta partiduaren aurretik hirugarren eta laugarren postuan zeuden kokatuta Hernani eta Las Rozas, hurrenez hurren. Partiduaren ondoren, berriz, Hernanik postu bat irabazi eta bigarren jarri da sailkapenean, 21 punturekin. Igandeko norgehiagokan, gainera, denboraldiko aurreneko bonusa lortu zuten hernaniarrek. 

Gernikak, bere aldetik, porrot gogorra jaso zuen Pozuelon, eta horren ondorioz, bizkaitarrak aurreratu ditu Hernanik. Lider berria Sant Cugat taldea da, 22 punturekin.

Talde trikoloreak partidu bikaina jokatu zuen igandean, nahiz eta oraindik baja garrantzitsuren bat duen. Zaleen bultzadaren laguntzarekin, indartsu hasi ziren etxekoak, eta 20garren minuturako bi entsaio zeuzkaten lortuta (12-0). Las Rozasek erreakzionatu eta bigarren zatiaren hasieran bi puntura hurbildu ziren (12-10).

Partiduko minutu erabakiorretan, 58 eta 62 minutuetan, Erroizeneak eta Arrozpidek entsaio bana lortu zuten, bost minuturen tartean, eta Elosegiren gauzatzeekin abantaila polita zabaldu zuen Hernanik (26-10).

Las Rozasek desabantaila murriztea lortu zuen, hamar minuturen faltan (26-17), baina Rivasen bigarren entsaioak, partiduaren hondarrean, erasoko bonusa eta azken emaitza (33-10) ekarri zituen.

 

Hernani-Las Rozas

33-17

Hernani: Infante, Zapiain, Etxarri; Larrarte, Garmendia; Ibabe, Lukas, Cano; Olivenza, Arrozpide, González, Rivas, Lazzarotto, San Nicasio eta Elosegi. Aulkitik: Arrillaga, Erroizenea, Iradi, Diaz de Mendibil, Eizmendi, Miner, Arrizabalaga eta Garmendia.

Las Rozas: Cheek, Ferreiro, Serna; Natalino, Riva; Sánchez, Salas, Huerta; Oliver, Fuica, Baltus, Rapallo, Pell, Guillermo eta Gómez. Aulkitik: Trigo, Raya, Iglesias, Esquivel, Ramírez, Abad, Álvarez eta Calvet.

Markagailua: 9. min: Entsaioa Lazzarotto (5-0). 19. min: Entsaioa Rivas, gauzatzea Elosegi (12-0). 31. min: Entsaioa Oliver, gauzatzea Fuica (12-7). 44. min: Zigor kolpea, Fuica (12-10). 58. min: Entsaioa Erroizenea, gauzatzea Elosegi (19-10). 62. min: Entsaioa Arrozpide, gauzatzea Elosegi (26-10). Min. 69: Entsaioa Calvet, gauzatzea Fuica (26-17). 78. min: Entsaioa Rivas, gauzatzea Elosegi (33-17).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!