Antzoki Zaharrean bostetan emango diote hasiera arratsaldeko emanaldiari bi laburmetrairekin: Los que lloran solos eta Miracle Fish. Eta ostean, luzemetraien programa bikoitza: Tetsuo: The Bullet Man (2009), eta Triangle, Christopher Smith (Creep, Severance) zuzendariak aurten gauzatu duen filmea, alegia. Antzoki Zaharrean ere bai, baino 22:00etan, kuriositate haundia sortu duen The Box filmea emango dute. Richard Kellyk zuzendutakoa, Cameron Díaz eta Mark Ruffaloren laguntzaz. Eta bukatzeko, Antzoki Zaharreko gaurko egitarauari dagokiona, 00:30etan, Dead Snow (2009), Tommy Wirkola norvegiarrak zuzendutako filmea emango dute. Victoria Eugenia Antzokian, 19:45etan hasita, lehiaketan parte hartu duten laburmetraiak segidan emango dituzte.