Nolakoa hunan Karabelgo zubiaren eta Zubiperen arteko ibai ertza? Duela urte gutxi arte hor ez zegonan errepiderik, ez aisialdi gunerik eta ez egungo saskibaloi eta futbol kantxarik. Kantxa bat bazegonan, bai, baina orain aparkaleku gisa erabiltzen dinagun tokian. Oraingo kantxaren, errepidearen eta pasealekuaren tokian, berdea hunan ia kolore bakarra: belazea, 2006ko argazki honetan bezala; edo baratzeak, hurrengo urteetan. Zubi berria jarri eta etxebizitzak egitearekin batera urbanizatu zitenan inguru hori, 2016an.