Alokairuko etxebizitzen parke publikoa ezinbestekoa da!

Gorka Nabarro Patterson, Etxegurako kidea 2025eko azaroaren 2a

Hernaniar askok ezin duten etxebizitza eskuratu. Adibide gisa, Floridako 08 azken promozioko prezioak baino ez ditugu ikusi behar: gutxieneko prezioa 224.599,58 eurokoa zen, eta handiena 387.219,64 eurokoa. Eta gainera prezio hauek dira BEZik gehitu gabe. Batzuk garagearekin, trastelekuarekin eta terrazarekin. Honi gehitu behar zaio soldaten igoeraren eta etxebizitzen prezioen igoeraren arteko desoreka handia, bai salmentan, bai alokairuan. Zehazki, EAEn azken 7 urteetan alokairuak % 27 igo dira, eta soldatak %17 soilik igo dira.

Etxebideren zenbait datuk honako hau adierazten digute: urte eta erdian %46 familia gehiagok eman dute izena alokairu sozialaren aukera lortzeko, hori baita aukera dezaketen bakarra. Dagoeneko 85.000 familia dira. Etxebideko zerrendak erakusten digu lehen jendeak erosteko aukera zuela eta gaur egun ez. Lehen aipatutakoagatik, alokatzeko aukera da gehien eskatzen dena. Joera guztiz aldatu da.

Ildo horretan, orain arte egindako politika kontraesankorra da; izan ere, alde batetik, helburua alokairu -eskaintza hobetzea dela aipatzen da, eta bestetik ezarritako neurriek kontrako eragina dutela. Etxebizitza erosteko laguntza fiskalak, etxebizitza baten sarrera finantzatzeko kreditu -lerroak eta babes ofizialeko etxebizitzak erosteko politika publikoan dagoen joera dira adibide batzuk.

Ezin dugu ahaztu etxebizitza eskubide bat dela, eta premisa horretatik abiatuta, norabidea aldatu behar dela uste dut. Egoera oso kritikoa da. Etxebizitza eskubide bat izatea nahi badugu, premiazkoa da alokairuko etxebizitzen parke publikoa bat eraikitzen hastea.

 

Gorka Nabarro Patterson.
Eskubide sozialen
aldeko aktibista.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!