Hernaniko Xake Txapelketa herrikoiko bigarren jardunaldia gaur jokatuko da, 16:00etan hasita, Kixkal tabernan. 20 lagun ari dira parte hartzen eta bigarren jardunaldiko parekatzeak ondorengoak izango dira: Ibon Ramos-Oxan; Magi-J.R. Altuna; Ainhoa-Julian Romero; Xerpa-Asier Eizagirre; JM Berrotaran-Maitane; Joseba Goikoetxea-Yanyo; Juankar-Imanol Esnal; Aitor Ortiz-Josu Erkizia; Luis Azorin-Julen Lizaso; eta Otxoto-Alberto Blanco.
Pasa den igandean jokatu ziren lehenengo jardunaldiko emaitzak ondorengoak izan ziren: Oxan 1-0 Juankar; Josu Erkizia 0-1 Magi; Julian Romero 1-0 Luis Azorin; Alberto Blanco 0-1 Xerpa; J.R. Altuna 1-0 Aitor Ortiz; Imanol Esnal 0-1 Ibon Ramos; Asier Eizagirre 1-0 Otxoto; Julen Lizaso 0-1 Ainhoa. Atsedena izan zuten Josemari Berrotaranek, Joseba Goikoetxeak, Maitanek eta Yanyok: 0,5 puntu.
Guztira bost jardunaldi jokatuko dira, bost partida, urriak 26, azaroak 2, 9, 16 eta 23an. lau onenek finalerdiak jokatuko dituzte eta irabazleek finala azaroaren 30ean.