2025eko Mendizale Astea ate joka dugu. Bihar hasi, eta azaroaren 7ra bitarte, egitarau kilikagarria antolatu dute Mendiriz Mendiko kideek. Azaroaren 16an, bazkideen eguna ere ospatuko dute Berrobi, Larte eta Leaburu artean egingo den irteerarekin.
Bihartik azaroaren 7ra egunero elkartuko dira mendizaleak, eta proiekzio guztiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira, gaztetxoena izan ezik 18:00etan izango baita, eta denak Biteri Kutltur Etxean egingo dira. Mendiriz Mendiko kideak ez ezik, mendia gustuko duen edonor izango da gonbidatua aste honetan parte hartzera, eta kirolaz gehiago ikastera.
Iñiguezekin eta Marronekin 'Baltoro oinez eta hegan', bihar asteko
Bihar, hasteko, Mattin Iñiguezen eta Marronen Baltoro oinez eta hegan proiektatuko da. Abentura honetan Marron alpinista ezagunak Mattinekin batera, Baltoroko glaziarra oinez eta hegan gurutzatzen dute Askoletik hasi eta Hushe herriraino Karakorumen bihotzean, Pakistanen. Bidean hegaldi ikusgarriak egingo diuzte Trango dorreak eta Laila Peak inguratuz, besteak beste.
Etzi, berriz, Josu Bereziartuaren Bi horma estilo bat-en txanda izango da. Emanaldi honetan munduko bi horma mitikoen eskalada erakusten da. 1986an Aconcagua Hego horma (6962m) igo zutenekoa eta 1997an egin zuten Sisha Pangma Hego-mendebaldeko hormarena (8027m).
MENDIZALE ASTEA
HERNANI, Biteri
BIHAR, astelehena
19:30, 'Baltoro oinez eta hegan'. Mattin Iñiguez eta Marron.
ETZI, asteartea
19:30, 'Bi horma estilo bat'. Josu Bereziartua.
AZAROAK 5, asteazkena
19:30, 'El circo de Lescun, unas montañas de ensueño'. Juan Mari Ansa Munduate.
AZAROAK 6, osteguna
19:30, 'Nepal eta Himalaya, amets bat'.
AZAROAK 7, ostirala
18:00, Gaztetxoak: Irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera eta jarraian dominen banaketa.
Ondoren, XLVI Argazki digitalen lehiaketa eta sari banaketa.
AZAROAK 16, igandea
Bazkide eguna, mendi irteera: Berrobi-Larte-Leaburu