Gernika Palestina Herri Ekimenak antolatuta, «kontatzen ez digutenari» buruzko solasaldia izango da datorren asteartean, Hernaniko udaletxean. Bertan izango da Mohammed Farajallah ekintzailea, Palestina Euskal Herria elkartasun batzordeko ordezkaria.
Iluntzeko 19:30etan jarri dute solasaldirako hitzordua, udaletxeko areto nagusian.
Palestinarra da Farajallah bera, baina Zornotzan bizi da gaur egun. 2014an iritsi zen bertara. Ordutik, bere herrialdearen aldeko ekintzaile gisa dihardu lanean.