Jarduera fisikoa sustatzeko Hekin ekimeneko bigarren jarduera egingo dute gaur. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara emakumeei zuzendutako mendi lasterketa entrenamendua eskainiko dute Santa Barbaran. Parte hartzeko izena eman behar da aurretik, udal kiroldegiko harrerara joanda edo 943 55 21 85 telefono zenbakira deituta.
Azaroaren 16an izango da hurrengo jarduera
Abenduaren 20ra arte luzatuko dira Hekin Egunak, eta egitaraua dagoeneko ikusgai dago Hernaniko Udalaren webgunean. Azaroaren 16an Gipuzkoako Orientazio Liga izango da herrian zehar; azaroaren 17tik 28ra gazteekin osasuna eta mugimendua landuko dute kirol instalazioetan; azaroaren 21ean eta 28an zaintza lanetan dabiltzan pertsonentzat prestatutako formazio saioa izango da KPFn; eta abenduaren 14an zein 20an oinarrizko indar entrenamendua eskainiko dute kiroldegian.