Etxeko giroan osatu du Eva Esnaolak bere azkeneko 24 orduko proba, Albin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025ko aza. 1a, 00:00

Eva Esnaola, bere familiarekin eta haiek Albira eraman zuten pankartarekin, proba bukatu ondoren.

Ziklo bat itxi du Eva Esnaola korrikalari hernaniarrak: bere azkeneko 24 orduko proba osatu zuen Frantziako Albi hirian, urriko hirugarren asteburuan. Modalitate horretako Munduko Txapelketa zegoen jokoan Albin, eta proba irekian hartu zuen parte Esnaolak, 24 orduko lasterketei agur esateko. Emakumezkoetan hirugarren izan zen hernaniarra, zirkuituari 137 itzuli eman eta 206,125 kilometro osatuta.

Baina emaitzatik harago, asteburu horretan bizitakoak izan zuen garrantzia Esnaolarentzat. Izan ere, sorpresa eman zioten bere familiak eta lagunek, Albira bertaratuta, eta etxeko giro goxoan osatu zuen azkeneko proba hori hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!