Bera Bera liderraren bisita jasoko du bihar Hernanik

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko urriaren 31

Zaleen babesa izango dute hernaniarrek gaurkoan ere, Bera Beraren kontra.

Goizeko 11:00etan jokatuko dute, kiroldegian, mutilen Euskal Ligako partidua.

 

Joan den asteburuan atseden hartu ondoren, bihar izango du Hernaniko boleibol taldeak bere aurreneko test garrantzitsua, mutilen Euskal Ligan. Bera Bera liderraren bisita jasoko du kiroldegian, goizeko 11:00etan hasita.

Hernaniarrek nagusitasunez irabazi zituzten ligako aurreneko bi partiduak, Universidad de La Riojaren eta Arizmendiren kontra. Baina joan den asteko atsedenarekin, sailkapenean aurrea hartu diete Bera Bera eta Navarvoley A taldeek. Itxura batean, hiruak ariko dira A multzoko aurreneko postuen lehian, igoerako kanporaketei begira; eta aurrerapauso haundia izango da biharkoan garaipena lortzea.

Hernaniko nesken talde nagusiak, berriz, atsedena izango du asteburu honetan. Joan den astean ekin zion Gipuzkoako Ligari, eta nagusitasunez irabazi zuen estreinako partidua, Ipar Titanak taldearen kontra, hiru setetan: 25-8, 25-12 eta 25-15.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!