Gazako bonbardaketa salatzeko, kontzentrazioa

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko urriaren 30a

19:00etan jarri du hitzordua GKSk, Plazan, azken orduetan 100 palestinar baino gehiago erail dituztela salatzeko.

Kontzentrazioa deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak, gaur iluntzerako, Gazan izandako azkeneko bonbardaketak salatzeko: «Azken orduetan, Netanyahuren aginduz, Gaza bonbardatu eta 100 palestinar baino gehiago hil dituzte. Eraso honen aurrean, ezinbestekoa da Israelgo estatuaren aurkako presioarekin jarraitu eta konplize diren mendebaldeko agintariak seinalatzea», adierazi dute.

Plazan izango da kontzentrazioa, iluntzeko 19:00etan hasita, 'Azken 24 orduetan erailak +100; Palestina askatzeko Israel desegin' lelopean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!