Gipuzkoako zikloturistek, horien artean Zikuñagako JOCC taldekoek, aurtengo irteerak amaitu dituzte. Azkena pasa den igandean izan zen Alkizara, eta ondoren merendola ederra egin zuten talde ezberdinetako kideek. Azkenengo irteerak JOCC-ek antolatu ditu eta 30 egin dituzte urtean zehar, martxoan hasi eta urrira arte. Floridan elkartu ziren agur esateko aurtengo irteerei.