Polizia eredua berrikustearen aldeko mozioa onartu da

Iñigo Goñi Iradi 2025ko urr. 30a, 00:00

EH Bilduk aurkeztu eta koalizio abertzalearen aldeko botoekin
atera da aurrera.

 

Urriko Hernaniko Plenoa eztabaida gutxirekin eraman zen aurrera asteartean. Eztabaida gehien sortu zuten bi puntuak EAJ-PNV eta PSE-EEk aurkeztutako mozioa eta EH Bilduk aurkeztutako beste mozio batekin izan zen. Azken hau onartu zen 'Demokraziaren alde, eta polizia eredua berriskustearen alde'. Koalizio abertzaleak onartu zuen (11 boto), EAJ-PNV eta PSE-EE alderdien aurkako botoekin (8 boto) eta Elkarrekin Podemosen abstentzioarekin (2 boto). 

EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek batera aurkeztutakoa ez zen onartu, boto berdinekin, baina bestaldeko noranzkoan Bilduren eta mozioa aurkeztu zutenen aldetik. Elkarbizitzaren alde, eta ertzaintza eta udaltzaingoaren defentsan aurkeztu zuten mozioa. 

Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantzaren hasierako onarpena, aho batez

Beste puntu garrantzitsua bederatzigarrena izan zen. Bertan aho batez onartu zen hirigintza antolamenduaren osagarria den ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena. Lokalak merkataritzatik haratagoko erabilera arautzeko aldaketa aho batez onartu zen. Honela, esaterako etxebizitza bezala erabil daitezke. Alderdi guztiek elkarrekin lanketa sakona egin dute eta eredugarritzat jo zuten alderdi denek. Ekarpenak sartu dira (ez denak), elkarlana izan da azpimarragarria eta gauzak ongi egin direnaren adibide gisa azaldu zuten alderdiek.

Lan jazarpenaren aurkako protokoloa onartzeko puntua ere onartu zen. Bestetik, aho batez puntu gehienak aurrera atera ziren. Narbarmentzekoa autotaxi zerbitzuan %2,4ko igoera; parke, lorategi eta berdeguneen mantentze jasangarrirako zerbitzua kontratatzeko lizitazioa abian jartzea; edota Udalak Haberekin sinatu beharreko hitzarmen berria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!