Kulturarteko Plaza Feministak zahartzeko moduen inguruko ikastaroa antolatu du eta izango diren hiru saioetako lehenengoa gaur dinamizatuko du Iratxe Retolazak. Euskal literaturan zahartzeko maneren inguruko gogoeta eta eztabaida feministak izango dira. Saioak euskeraz izango dira eta lehen saioa urriaren 29an izango da, bigarrena azaroaren 5ean eta azkenekoa abenduaren 17an. Hiru saioak arratsaldeko 17:30etak hasiko dira Kulturarteko Plaza Feministan.