Alorreneak irabazi du Xalapartako sagardo lehiaketa

Iñigo Goñi Iradi 2025ko urr. 29a, 00:00

Alorrenea sagardotegiak jaso zuen lehenengo saria Anartz Artolaren eskutik.

Alorreneak irabazi zuen Xalaparta elkarteko 29. Sagardo Lehiaketa. Bertan izan ziren lehian inguruetako zortzi sagardogile: Alorrenea, Altuna, Altzueta, Bereziartua, Eula, Rufino, Itxasburu eta Oialume Zar. Sagardotegi bakoitzeko hainbat botila atera ziren mahaietara, izena ezkutuan zutela zenbakituta eta egokitzen ziren moduan. 60 epaile eta zortzi sagardotegietako ordezkariekin, denera 144 botila mahaieratu ziren. Irabazlea, Alorrenea izan zen 1031 punturekin, eta txapela eta oroigarria jaso zituen. Bigarren sailkatu zen Altzueta 976 punturekin, eta hirugarren, Rufino 973 punturekin. Anartz Artolak banatu zituen sariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!