Goiz Eguzkin azaroan eta abenduan jokatuko diren mahai jolasetarako izenematea zabaldu zen astelehenean, eta azaroaren 7ra arte egongo da zabalik. Goiz Eguzkin bertan eman behar da izena. Mus txapelketa azaroaren 17tik 21era jokatuko da. Tute txapelketa jokatuko da azaroaren 24tik 28ra. Eskobako txapelketa abenduaren 1ean hasiko da, abenduaren 5era arte. Amaitzeko, kale jolasak izango dituzte abenduaren 9tik 11ra. 5 euroko fiantza ordaindu behar da eta sariak abenduaren 21ean, Santo Tomas egunez, banatuko dira.